|
Bisitari agurgarriak,
Ongi etorri Manzanares El Real-era. Manzanares Ibaiaren Goi Eskualdeko Parkean, La Pedriza oinean, ipar mendiko herri honetara iristea naturan guztiz barneratzea da. Besteak beste, parkea Munduko Biosfera Erreserba Sarean sartuta dago eta Madrileko Erkidegoko paisai zoragarrienetako bat eskaintzen digu.
Ekosistema azpimarragarriaz beste, aipatzekoa da herriaren kultur ondarea, gure bisitarien artean harridura karia. Mendozatarren gaztelua, Espainia osoko hobekien gordetakoen artean, Gaztelu Zaharra, Cañada Errealeko Zubia, paper jarraieko lehenengo fabrika edo Manzanaresko Museo Etnologi eta Arkeologikoa, gure bisitariek ezagutu ditzaketen erakargarritasunetako batzuk dira.
Manzanares El Realen ere gastronomia eta aisialdi eskaintza berezi bat aurkituko duzue Madriltik 50 kilometrotara besterik ez. Erdi aroko merkatua edo beste edozein herri jai edo azoka berezi bisitatzeaz gozatu dezakezue, Taparena, adibidez.
Ongi etorriak, behin betiko, gure kale eta bideetara, gure xenda eta monumentuetara.
Ongi etorri Manzanares El Real-era, Ongi etorri gure etxera.
Udal-batzarra

Â

|